Bizilagun seguruak

Bizilagun seguruak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizilagun-seguruak/@@download/image/mundua_mexiko_h_1359471163.jpg
2013/02/04
berria
Bizilagun seguruak
Mexiko Hirian dago herrialde osoko legezko armen saltoki bakarra, eta militarrek zaintzen dute. Mexikoko legediaren arabera, herritarrek 150 dolar ordaindu eta kontrol zorrotzak pasa behar dituzte suzko armen lizentzia eskuratzeko, eta etxean soilik gorde ditzakete; kalera atera ditzaketen bakarrak militarrak, poliziak eta baimen federalak dituztenak dira.

Merkatu beltzak kontrolpetik ihes egiten badie ere, Erdialdeko Ameriketan arma-lege zorrotzenak dituen herrialdea da, eta ironikoa dirudien arren, AEBek mesfidati begiratzen diete mexikar mugakideei. Errazagoa da errudunak kanpoan bilatzea.