Bizikletak salbatuko gaitu

Bizikletak salbatuko gaitu Pandemiaren aurrean garraiorik seguruena dela diote ikerketek, eta bidegorri sarea indartzen hasi dira hainbat herrialde. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizikletak-salbatuko-gaitu/@@download/image/fullsizeoutput_3eef.jpeg
2020/04/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Pandemiaren aurrean garraiorik seguruena dela diote ikerketek, eta bidegorri sarea indartzen hasi dira hainbat herrialde.
Bizikletak salbatuko gaitu

Noizbait etxetik aterako gara, baina datuek diotenez, egun preziatu horretan babes neurri handiekin zeharkatu beharko ditugu kaleak. Normaltasuna berreskuratzeko unea oraindik ere urrun dagoen arren, garraio egokienak ikertzen hasiak dira, eta guztien artean gailendu da bizikleta.

Hain zuzen, itxialdia hasi zenetik bizikleta garraio bezala hautatu dutenek salatu dute poliziak etengabe gelditzen dituztela, baina frogatu denez, bizikletak segurtasun distantziak mantendu eta inorekin kontaktua izan gabe bidaiatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du. Eta ez hori bakarrik, bidean osasunerako positiboak diren erreakzioak gertatzen dira gorputzean, airea hartu eta kirol pixka bat egiteko aukera eskaintzen baitu.

Gauzak horrela, bidegorri sarea indartzeko neurriak hartu dituzte hainbat herrialdetan; Frantziak asteazken honetan argitaratu duenez, bizikleta garraio nagusi izateko neurriak hartuko ditu; Espainian ere begi honez hartu dute neurria. Horrekin batera, Belgikan, Alemanian, Erresuma Batuan eta Herbeheretan bizikletan paseatzeko baimena dute herritarrek konfinamenduak iraun bitartean. Azkenik, bizikleta garraio nagusitzat erabiltzeak beste abantaila garrantzitsu bat dakar: ingurugiroaren babesa eta airearen kalitatea mantentzea.