Bizikleta-giltzarrapoa

Bizikleta-giltzarrapoa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
albiste-laburra
Bizikleta-giltzarrapoa
Txileko Adolfo Ibañez Unibertsitateko hiru ingeniarik inguruan nagusi diren bizikleta lapurreten kontrako sistema berritzailea asmatu dute. Ohiko giltzarrapoek fidagarritasunik ez zutela egiaztatu ondoren, ebazleen kontra, mekanismo berezia duen bizikleta sortu dute. Antza, sistema berriarekin txirrindula eraman nahi duenak derrigorrez txirrindula hautsi beharko du, eta ondorioz, lapurretak berehala murriztuko direla ziur daude hiru gazte txiletarrak. Egitasmoak sari bat irabazi du, eta dirudienez, urte amaierarako lehen 1.000 bizikletak jarriko dituzte salgai.