Bizikidetza inklusiboa bultzatu nahi duen "Sara eta Paul transformerrak" soinu-fikzioa zabaldu du EITBPodkastek

Bizikidetza inklusiboa bultzatu nahi duen "Sara eta Paul transformerrak" soinu-fikzioa zabaldu du EITBPodkastek Sei urtetik hamahiru urte bitarteko entzule gazteak eurekin identifikatzea da asmoa, eta "gizarteak normalean ezartzen dituen arrakasta ereduetatik urruntzea". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizikidetza-inklusiboa-bultzatu-nahi-duen-sara-eta-paul-transformerrak-soinu-fikzioa-zabaldu-du-eitbpodkastek/@@download/image/sara eta paul albiste.png
2024/05/13
Sei urtetik hamahiru urte bitarteko entzule gazteak eurekin identifikatzea da asmoa, eta "gizarteak normalean ezartzen dituen arrakasta ereduetatik urruntzea".
Bizikidetza inklusiboa bultzatu nahi duen "Sara eta Paul transformerrak" soinu-fikzioa zabaldu du EITBPodkastek

Sara eta Paulen abenturak podcastaren bigarren denboraldia estreinatu du EITBPodkastek: Sara eta Paul trasnformerrak.  Soinu fikzioak bi pertsonaia nagusi ditu: Sara, neska itsua, goi-mailako gaitasunak dituena eta lagunkoia; eta Paul, eskolan bullyngaren biktima den mutikoa eta hitz totela. Guraso dibortziatuen seme bakarra da, mutil dibertitu eta baikorra.

Hamabi atalez osatutako bigarren denboraldi honetan, Sara eta Paul nerabezaroan murgilduta daude. Izar eta Mario ezagutu dituzte udan; Mario Brasilgoa da, mutiko beltza, eta Izar gitarrista eta abeslaria. Lau lagunek musika talde bat sortzeko ametsa dute, Gazteako Udako abesti onena lehiaketan parte hartu ahal izateko. 

Iñaki Beraetxek sortu du gidoia eta berak egin ditu zuzendari lanak. Horretaz gain, ahotsa ere jarri dio pertsonaia bati. Honako hauek ere aritu dira aktore lanetan: Lorea Intxausti, Itziar Urretabizkaia, Mikel Fernandez, Aintzane Gamiz, Kepa Errasti, Ainhoa Aierbe, Marga Altolagirre, Joxe Felipe Auzmendi, Maider Gorostegi, Carlos Ngema, Mikel Garmendia, Danae Riaño eta David Errasti. Musika Danae Riañok egin du. 

Ostiraletan zabalduko dute atal berria www.eitb.eus/transformerrak gunean.