Bizialdi osoko ikaskuntza sarean

Hezkuntza formal, ez formal zein informala, guztiak dira pertsonaren garapenerako baliagarriak. Gipuzkoan egon daitezkeen ikaskuntza ekintza guztiak biltzeko plataforma jarri dute martxan: Hezi+.
Ikas komunitatean, zein gizartean oro har, gero eta barneratuago dagoen kontzeptua da Longlife Learning edo Bizialdi Osoko Ikaskuntza deritzona; hezkuntza sistemak ezartzen dituen ikasketez eta lan mundura jauzi egin aurretik ikasketa horiek osatzeko egin ohi ditugun ikastaroez haratago, bizitza osoan zehar ikasten segitzen dugu. Hala, derrigorrezko hezkuntza, heziketa zikloak edo unibertsitate ikasketak burutu ostean, ikastaroak egitea zein hitzaldi edo solasaldietara joatea ere pertsona modura hezten laguntzen diguten ekintzak dira.
Bizialdi Osoko Ikaskuntza aztertzen zuen proiektu batean parte hartu ostean, Tech For Society enpresako arduradun Paul Gurmendik antzeman zuen "ikaskuntza informalari administrazioak nolabaiteko ikusgarritasuna eman behar ziola". Ideia hori lantaldeko bost kiderekin eta Jonathan Loriente psikologia aholkulariarekin batera garatu eta 2014ko uztailean Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa ikasten duen lurralde gisa sustatzeko programa plazaratu zuenean, Hezi+ Ikaskuntza Sarearen proiektua aurkeztea erabaki zuten. Hala, GFAren eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren babesarekin jarri dute martxan Hezi+ plataforma.
Ikaskuntza sarea deritzena heziplus.eus webgunean bistaratu dute. Bertan, "pertsonei alor pertsonal, sozial, kultural zein profesionalean hazteko baliagarri zaizkien ikaskuntza formal, ez formal eta informaleko ekintzak" eskaintzen direla azaldu digu Gurmendik. Ekintza horiei ‘plus’ deitu diete. Plus horiek bi motatakoak izan daitezke, "alde batetik, gutxienez bi pertsona dauden ekintzak, batak besteari edo elkarri nolabaiteko gaitasun edo ezagutza mailaren hobetzea ematen dietelarik, eta bestetik edonork bere kabuz garatu ditzazkeenak modu autodidaktan". Hezi+ barruan bietakoak aurkitu daitezke, baina batez ere irakasle edo gidari bat dutenak nabarmentzen dira.
Edonork antolatu eta igo dezake plus edo ikaskuntza ekintza bat plataformara. Gaur egun, bi motako antolatzaileak daude. Alde batetik, plataformaren arduradunekin harremanetan jarri diren ikastetxe, elkarte eta bestelakoak, eta bestetik, zuzenean plataforman kontu bat ireki eta plusa igotzen dutenak. Lehenengoak "balioztatu" egiten dituzte arduradunek, eta ondorioz, "ekintza horren antolatzailea nor den badakigu eta hitzarmen baten bidez ziurtasuna ematen zaio proposatzen duen guztiari", dio Gurmendik. Hala ere, arduradunaren hitzetan, "ekintza horietan parte hartu eta plataforman iruzkinak eta balorazioak idazten ditugunok gara benetan plusak balioztatzen ditugunak, izan ere, horixe da ikaskuntza ekintza bat bilatzen ari garenean behar duguna, aurreko ikasleei balio izan diela jakitea".
Antolatzaile balioztatu horietako bat da AEG ikastetxea; administrazio, enpresaritza, teknologia edota ikuskizunekin lotutako plusak eskaintzen ditu. AEGko Bizialdi Osorako Ikaskuntza koordinatzaile Olga Machioren hitzetan, "krisi garaiotan gazteak lan munduan ezin sartuta dabiltza, eta ondorioz, formakuntza bila ari dira lan aukerak areagotzeko". Horretarako hamaika aukera daude, baina guztiak leku berezitu bakarrean izateak jendeari denbora aurrezten diola dio Machiok, "ikastaro bat egin nahi duenak leku bakarrean begiratzea nahikoa baitu". Krisia krisi, "gazteek ikas-mina oso barneratuta" dutela eta "ikasteko prest" daudela dio. Gazteek Internet eguneroko leku dutela kontutan hartuta, heziplus.eus webguneak plataforma ezinhobea dirudi.
Plusak bost kategoriatan banatu dituzte: osasuna eta ongizatea, kultura, gizartea, teknologia eta zientzia eta natura. Eta kategoria bakoitzaren barruan, erabiltzaile bakoitzak hainbat ezaugarriren arabera bila ditzake ekintzak, adibidez, udalerria, prezioa edota iraupena zehaztuta. Plusak ere askotarikoak dira: ordainpekoak zein doakoak, iraupen labur zein luzekoak, tituludunak edo titulurik gabeak.... Baina guztiek balio dute hezkuntza prozesuan laguntzeko. Beraz, bakoitzak aurki dezala momentu bakoitzean behar edo nahi duena.
heziplus.eus webgunean sartu eta erabiltzaile kontua sortu. Horrekin erabiltzaile arrunt moduan plusak igo ditzake. Profil hori antolatzaile balioztatu bihurtu nahi badu, info@heziplus.eus posta helbidera idatzi behar du arduradunekin harremanetan jartzeko.
Plusak: 1192
Antolatzaileak: 219, horietatik 42 balioztatuak.
Parte-hartzaileak: egunean 350 kontsulta.

Zer egin behar du formazioa eskaini nahi duenak?