Bizi! mugimenduarekin Baionatik Usurbil eta Hernanira

Bizi! mugimenduarekin Baionatik Usurbil eta Hernanira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizi-mugimenduarekin-baionatik-usurbil-eta-hernanira/@@download/image/2011102057baionatikusubihenani.jpg
2012/12/13
berria
Bizi! mugimenduak urriaren 22an, larunbata, ateraldia antolatu du Hernani eta Usurbilera ondarkinen biltze eta tratatze sistema berritzailean interesaturik dagoenarentzat.



Irteeraren helburua, Ipar Bainonan eta Arrueta-Sarrikotako guneetan abian dagoen mekano-biologiko aurre tratamendu zentroiak baino alternatiba eta aplikazio hobegorik dagoen aztertzea da, eta horretarako, Hernanin eta Usurbilen plantan ezarririk dauden Atez Ate Zero Zabor sistema antolatu dute ateradia.
Jende nahikoa apuntatuz gero, autobusa antolatuko dute Baionatik, eta hitzordua 9:00etan da Usurbilko herriko etxean.Eguerdira bitarte, Usurbilko ondarkinen biltze sistema ikusiko dute, eta horren ondotik, Hernanira berziklatze sistema ikustera joango dira, bertan bazkaltzeko. Arratsaldean, bixita amaitzeko, Gipuzkoa Zero Zabor sistemaren aurkezpena izango da.