BizBAK indie jaialdia egingo dute maiatzean EHUko Bizkaiko kanpusean

Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko kanpusaren kultur programaren baitan, hau da, BizBAKen, lehenengo indie jaialdia antolatu dute datorren maiatzaren 4an, 11an eta 18an. Iluntzeko 20:30etan hasita, doako kontzertuak eskainiko dituzte EHUko Bizkaia aretoan. Orotara bederatzi talde eta bakarlari bilduko dira, indie kontzeptuarekin lotutako proiektuak aurkezteko.
Indie hitza 'independente' moduan identifikatu ohi dutu zineman eta musikan, alegia, industriatik at ekoizten diren produktuak izendatzeko erabiltzen dugu. Dena dena, baieztapen honek salbuespen asko dauzka, eta zalantzak sortzen dira horren inguruan.
Karteleko irudiak, hain zuzen, helduek hain gustuko dituzten menperatzean eta xantaia emozionalean oinarritutako botere harremanen arabera ibiltzeari uko egin dion indi nerabe bat ageri da. Cowboy-aren aurrean garaile ateratzen da, aurrez aurre jarrita, hari aurka egin nahi dion "larrugorri" hezigaitz gisa irudikatua.
Jaialdian, hainbat talde eta bakarlari bilduko dira, denek beren proposamen hetereogeneoekin irmo darraitenak. Maiatzeko hiru ostiraletan bilduko dira, EHUko Bizkaia aretoan, eta emanaldi laburrak esainiko dituzten arren, beren letra eta soinuen sendotasuna egiaztatu ahal izango dute entzuleek.
Maiatzaren 4ean
Guadalupe Plata
Gora Japon
Manett
Maiatzaren 11an
Capsula
Ainara LeGardon
Mobydick
Maiatzaren 18an
Zodiacs
Muy Fellini
Joseba Irazoki

Egitaraua
Maiatzaren 4ean
Guadalupe Plata
Gora Japon
Manett
Maiatzaren 11an
Capsula
Ainara LeGardon
Mobydick
Maiatzaren 18an
Zodiacs
Muy Fellini
Joseba Irazoki