Bizarra, joera zikina

Boladan izango dira bizar luzeak, baina diotenez, zikinkeria galanta dira! New Mexikoko mikrobiologo talde batek ondorioztatu duenez, bizarrak gorotzak baino bakteria gehiago biltzen ditu. Bizar garbia izateko sekretua egunero jaboiarekin garbitzea da. Beraz, interesantearena egiteko ukitzea gustuko baduzu, eskuak garbitu!