[BITXIKERIAK] ZEIN DA BOIKOT HITZAREN JATORRIA?
Bitxikeriaz beterik daude ahoz aho erabili ohi ditugun hitzak. Inoiz galdetu al duzu boikot hitza nondik datorren? Hori jakiteko 1880 urteko Irlandara bidaiatu behar dugu.
![[BITXIKERIAK] ZEIN DA BOIKOT HITZAREN JATORRIA? [BITXIKERIAK] ZEIN DA BOIKOT HITZAREN JATORRIA?](https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bitxikeriak-zein-da-boikot-hitzaren-jatorria/@@images/814f3f08-f344-4add-af6f-b025ab152414.jpeg)
Bertan, baserritar talde bat protestan zebilen beraien lur-jabeak ezartzen zizkien neurrigabeko kobrantzengatik. Charles, lur horien agenteak, baserritarrak zigortzeko etxea uztera behartu zituen.
Kale gorrian, haserre eta minduta, baserritarrek elkartzea erabaki zuten eta inork Charles-ekin gehiago lanik egin ez egiteko antolatu ziren. Horrela, pixkanaka, herriko guztiak batu zitzaizkien: beste baserritarrak, zerbitzariak, merkatariak eta baita postaria ere.
Charles honen izen osoa? Charles Cunningham Boycott. Eta bai, hori da Boikot hitzaren jatorria.