Bisita gidatuak eta erakusketak izango dira Bilboko Azkuna Zentroan, abuztuan

Bisita gidatuak eta erakusketak izango dira Bilboko Azkuna Zentroan, abuztuan Bisita gidatuak egunero egin daitezke eta aldez aurretik egin behar da erreserba. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bisita-gidatuak-eta-erakusketak-izango-dira-bilboko-azkuna-zentroan-abuztuan/@@download/image/zentro-azkuna-1024x683.jpg
2024/08/07
Bisita gidatuak egunero egin daitezke eta aldez aurretik egin behar da erreserba.
Bisita gidatuak eta erakusketak izango dira Bilboko Azkuna Zentroan, abuztuan

Bilboko Azkuna Zentroa martxan izango da abuztuan ere eta bisita gidatuak egin daitezke egunero. Euskarazkoak eguerdiko hamabietan izango dira, egunero, eta aldez aurretik eman behar da izena webgunean. 

Bisitek hogeita hamar minutu inguruko iraupena dute eta gehienez 20 laguneko taldeak osatuko dira. Bisita gidatuetan proiektuaren intrahistoria aztertzen da: nola asmatu zen, Atrioko 43 zutabeen zergatia edo eraikin honen azpi-lurzoruetan zer gertatzen den. Testuingurua azaltzen da eta zentroaren, gizartearen eta kultura garaikidearen arteko lotura.

Bestetik, lau erakusketa ere badaude ikusgai. Jennifer Allora eta Guillermo Calzadillaren Allora & Calzadilla: KLIMA da erakusketa horietako bat. Erakusketa honetan artisten jardun diziplinartekoa eta kolaboratiboa gailentzen da, baita obra osoan dauden gaiak ere: denbora geologikoa eta Lurreko bizitzaren bilakaeraren historia, izaera postkoloniala, ingurumen-arloko justizia eta zor klimatikoa, geopolitika eta energia-iturriak. Ostegunero performancea ere izaten da bertan.

Ana G. Lartitegiren Tentelontzia. Ipuin Ibilaldi bat pintura flandestarrarekin elkarrizketan erakusketa bihurtutako ilustrazio-liburu bat da. Ana González Lartitegui artista bilbotarrak Tentelontzia lanerako sortutako akuarela originalak daude ikusgai. Hain zuzen ere, liburu-album honetako testuaren eta narrazio grafikoaren sortze prozesua erakusten da.

Bestalde, Elena Aitzkoa artistak azken bi urteetan sortutako Ur Aitzak izeneko eskultura-multzoa du erakusgai Atarian. Azkenik, Manu Muniategiandikoetxea artista bisualak Schola Navicolare di Traiano instalatu du Azkuna Zentroko terrazan, irailaren 29ra arte zabalik egongo dena. 

Bestelako jarduerak
Mediateka UDAN esperimentaziora bideratutako jardueren programa, haurrak Zentroko kultura-programazioarekin konektatzeko asmoz, jolasaren, irakurketaren, hitzaren eta sorkuntzaren bidez. Arte garaikidearekin lotutako hainbat praktika egiten dituzte, 6 eta 12 urte bitarteko haurren "sormena eta pentsamendu kritikoa indartzeko".

Zinema proiekzioak ere badira abuztuaren 15era arte, eta tokiko artisautza eta diseinua dago ikusgai zentroko dendan.