"Birrindu ongi zure marra"

"Birrindu ongi zure marra" Polemika sortu du Bilboko udalak banatutako txartel honek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/birrindu-ongi-zure-marra/@@download/image/1505225775_558799_1505225925_noticia_normal_recorte1.jpg
2017/09/14
albiste-laburra
Polemika sortu du Bilboko udalak banatutako txartel honek.
"Birrindu ongi zure marra"

Bilboko udalak drogak kontsumitzeko arriskuez ohartarazteko informazio furgoneta bat jarri ohi du larunbat gauero, parranda guneetatik gertu. Helburua: drogak kontsumitzen dituztenek sufritu ditzaketen ondorio latzak posible den neurrian ekiditea.

 

Hala, furgoneta horretan "Birrindu ongi zure marra" dioen txartel bat banatzen ibili dira. Txartelak ere, honakoa dio: "ondo xehatuta egon ezean, sudur zuloak kaltetu ditzakezu". Txartelarekin batera mota guztietako informazioa ere eskaintzen dute, bai drogen inguruan, kontsumoaren inguruan edota sexu bidez transmititutako gaixotasunen inguruan.

 

Txartel horrek baina, polemika sortu du Bilboko udalean; PPko zinegotziek kentzeko eskatu dute, zabaltzen duen mezua friboloa delakoan. Ondorioz, txartela banatzeari utzi dio udalak, nahiz eta informazio puntua mantenduko duten.