Birjintasuna berreskuratu nahian

Himena emakumearen emabidearen behealdean kokatutako membrana da eta lehendabiziko sexu harremanekin urratu ohi da. Gaur egun, ordea, ebakuntza xume baten bidez, urratutako himena berriro osa daiteke. Ebakuntzak himenoplastia izena du. Dirudienez, Japonian eta Estatu Batuetan himenoplastia modan jarri da. Galdutako birjintasuna berreskuratzea, dena den, ez da batere merkea. Izan ere, ebakuntzak 500.000-800.000 pezeta/20.000-32.000 libera balio du.