Birjinia Mariezkurrena: "Trikiti doinu goxoekin momentu magikoak bizi daitezke"

Birjinia Mariezkurrena: "Trikiti doinu goxoekin momentu magikoak bizi daitezke" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/birjinia-mariezkurrena-quottrikiti-doinu--goxoekin-momentu-magikoak-bizi-daitezkequot/@@download/image/201112137321bir_1360930086.jpg
2011/12/02
elkarrizketa
Trikidantz taldeko kidea aspaldi egokitu zen agertokietara, eta trikitixarekin bakardadean bezain ongi moldatzen da jendaurrean ere. Dena dela, Leitzan ilun samar omen dago panorama...

"Besta mota guztietarako prest" omen dago Trikidantz. Erraz egokitzen den horietarikoa zara? Bai noski! Proposamena ona bada...
Urteak daramatzazu agertokietan. Izango dituzu anekdotak jarraitzaileekin... Tira, loreak, muxuak eta piropoak botatzeaz aparte… orain gutxi nirea zen zerbait nahi zuen jarraitzaile batek, eta puarik ez nuenez, eta pandero puska bat ezin nionez eman, ba, edaten ari nintzen ur botila eskatu zidan! Hortxe joan zen, poz-pozik!
Zein da bota dizuten piroporik onena? Kuriosoena parranda batean izan zen. Barnetegira etorritako euskaldunberri koadrila bat genuen ondoan, eta horietako bat umil-umil hurbildu zitzaidan: "Nola duzu izena?" Birjinia nintzela erantzun nion eta... "Ederki! Datozen Eguberrietan Olentzerori eskatzeko!" Oso polita iruditu zitzaidan.

Eta gutxien gustatu zaizuna? Modu zakarrean edo edukaziorik gabe esandako guztiak…

Zein musikari ospetsurekin pasako zenuke gustura gau ero bat? Izen bakarra? Mmm… Sekretupean gordeko dut badaezpada, bestela proposamenekin etorriko zait agian… kar, kar.

Trikitixa doinuak balio al du sexurako? Dudarik gabe! Trikiti doinu goxoekin momentu magikoak bizi daitezkeela ziurtatzen dizuet!

Zer nahiago duzu, gidoia ala inprobisazioa? Inprobisazioa. Inprobisatzea bezalakorik ez dago!

Eta neguko hotza ala udako goxotasuna?
Biek dute xarma berezia! Neguko hotzak ere badu bere goxotasuna…

Leitzan nola dago panorama?
Gaizki… Kar, kar. Ni behintzat ez nabil zortedun...

Gitarrista bila zabiltzate. Zeinekin konpartituko zenuke kamerinoa?
Gure artean instrumentu aldaketak egitea posible da? Kasu horretan, zerrendatxo bat egingo nizuke! Kar, kar.