Biraoak esaten dituztenak argiagoak dira?

Askorentzat biraoak deskarga emozional bat dira, lasaitze terapeutiko bat, tentsio emozionalak askatzeko erabiltzen baitituzte, analgesiko bat bailiran. Horrelako zerbait susmatzen zuten nonbait autore erromantikoek, beraiek sartu baitzuten herri hizkuntza literaturan.
Beraz, ukaezina da, hizkuntzaren historia osoan zehar, eta literaturan bertan, biraoak presente egon direla eta egoten jarraitzen dutela. Lagunarteko erregistroan bere naturaltasun eta malgutasunagatik nabarmentzen dira eguneroko komunikazioan, izan lagunekin, senitartekoekin edo ezagunekin.
Alabaina, bada hauen aurka dagoenik ere. Hauek iritzi diote gustu txarrekoak direla, batez ere zenbait esparru, klase sozial edo lanbidetan. Eta noski, bi hankako belakiak direnez haurrak, ez ditzatela entzun!
Kontua da, biraoen bertuteak goraipatzen dituzten ikerketak ere badaudela. Hauek diotenez, biraoak esaten dituzten pertsonak argiagoak dira, eta gaitasun lexiko zein estilistiko handiagoak dituzte, izan idatzizko adierazpenetan edo ahozkoan.
Ñabarduretan sartu gabe, terminologia zabal hau ezagutzeak igorleari pertsona kultuaren etiketa egozten zaio, jakingo duelako testuinguruaren eta hartzailearen arabera egokiak diren hitzak aukeratzen eta modu egokian komunikatzen bere mezua behar bezala iritsi dadin. Izan ere, erabiltzen dugun hizkuntzak eta moduak berdindu egiten gaitu eta taldea homogeneizatu.
Ikertzaile kopuru handi batek biraoen hizkuntzaren zenbait alderdi aztertu dituzte eta ondorioztatu dute hauek ez dutela beti zerbait gutxiesgarri bihurtu nahi, baizik eta hurbiltasuna, maitasuna, efektua edo konplizitatea transmititzeko ere erabiltzen direla, ez bakarrik testuinguru ezkorretan.
Beste zenbait adituk aipatzen dute biraoak esateko joera gehiegizkoa dagoela testuinguru eta adin guztietan, batez ere bizi garen munduaren txoko honetan eta inguruetan. Biraoak ez du ezberdintasunik egiten lanbidearen arabera, adinaren arabera, ikasketen edo eskualdearen arabera. Psikologoen ustez, biraoak edozein testuingurutan azaltzen dira, batez ere, beste modu batera sinbolizatu ezin den intentsitate afektibo bat agertzen denean.
Beraz, gogoratu, inor gogaitu edo mindu gabe, biraoak gure komunikatzeko moduaren zati dira, literaturak, abestiek, filmek... ederki islatzen duten bezala, Beraz, ez ditzagun zenbait ezkor bezala ikusi eta erabili ditzagun modu zuzen eta argian.