Bin-jip (Hierro 3 / Locataires) ****

Bin-jip (Hierro 3 / Locataires) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/binjip-hierro-3--locataires/@@download/image/51p52-4.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Kim Ki-duk. Aktoreak: Lee Seung-Yeon, Jae Hee, Kwon Hyuk-ho, Joo Jin-mo. Generoa: drama erromantikoa. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2004. Iraupena: 95 minutu. 
Bin-jip (Hierro 3 / Locataires)   ****
Hutsik dauden etxeetan hartu ohi du aterpe Tae-suk gazteak. Egun batean, etxe arrotz batean sartu, eta Sun-hwa izeneko neska polit batekin egingo du topo bertan. Zorigaiztokoa da oso haren bizitza; senarrak egurtu eta etxean preso uzten duelako sarri. Elkarrekin maiteminduko dira biak, oharkabe. Tae-Suk atxilotu egingo dute, baina. Ondorioz, etxera itzuliko da Sun-hwa. Kartzelatik irten bezain pronto, maite duen neskaren bila abiatuko da Tae-suk. Zuzendari onenaren saria bereganatu zuen film honekin Kim Ki-duk maisuak Veneziako Zinemaldian. Irudimenez eta sentimenduz zizelatutako zeluloidezko harribitxi kitzikagarria da.