Binilotik iPodera

Binilotik iPodera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/binilotik-ipodera/@@download/image/20101219425iPod_Turntable.jpg
2012/12/13
berria
Binilotik iPodera
Azken urteotan biniloaren aldeko joerak gora egin du; zenbaitentzat, orratzak lortzen duen soinuak ez baitu parekorik. Beno, ba orain posiblea da betiko kantu horiek formatu analogikoan entzutea baina, aldi berean, zure iPod, iPhone edo beste edozein MP3 irakurgailutan modu digitalean gordetzea aldez aurretik ordenagailuan transformazio lanak hartu gabe. Platerean diskoa jarri, irakurgailua konektatu eta kitto. Eta, noski, USB konexio bidez soinua transferi dezakezu edozein PC edo Mac-etara. iPod Turntable honek arrakasta izango du, ziur!