Biniloa gora

AEBetako Rolling Stone aldizkariak iragarri duenez, musika industriaren egoera txarra bada ere salmentek % 13 egin dute behera biniloen salmentak %14 hazi dira. Formatu horretan gehien saltzen duen taldea The Beatles da, eta gehien saldu den diskoa, hauxe: Arcade Fire kanadarren The Suburbs.