Binefarko titiriteroen erakusketa Tolosan

Tolosako Topic-en, Aragoiko titiritero talde ezagunari buruzko erakusketak hiru solairu hartuko ditu ekainaren 30etik aurrera.
Ibilbide luze eta oparoa dauka titiritero talde honek. 30 urte egin dituzte batetik bestera txotxongilo ikuskizunekin, 38 herrialdetan aritu dira lanean, eta besteak beste hiru liburu eta zazpi diska kaleratu dituzte denbora honetan.
Tolosarekin ere harreman estua izan dute. Bertan antolatzen den Nazioarteko Titirijai jaialdian 1995ean, 1996an, 2002an, 2006an eta 2009an hartu izan dute parte. Eta antolakuntzak merezi duten omenaldia eskaini nahi izan diete Topic zentruan erakusketa bat eskainiaz.
Normalean eraikinaren bigarren solairua erabili ohi da erakusketetarako, baina kasu honetan, erakusgai jar zitekeenaren bolumena ikusita, beste solairuak ere ireki dituzte: Bigarren solairua kolore, tamainu eta adin guztietako txotxongiloz beteko dute; Ambigu aretoan taldearen kartelak egongo dira ikusgai; eta Zero solairuan 'Retablo de Navidad' lanaren erretaula jaso dute, bere dimentsioengatik ez bait zen posible beste inon sartzea.
Ekainaren 30an egingo dute irekiera ekitaldia, eta honen ondotik, 19:00etan Binefarkoek 'Dragoncio' lana eskainiko dute Euskal Herria plazan.
Mundu bat da txotxongiloena eta hauen emanaldiak inguratzen dituen guztia. Tolosara hurbiltzen denak bertan murgiltzeko aukera ezin hobea du datozen egunotan.