'Billy Elliot' zentsuratuta

'Billy Elliot' zentsuratuta Hungarian homofobiak muga berri bat gainditu du, zoritxarrez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/billy-elliot-zentsuratuta/@@download/image/1366_2000.jpg
2018/06/25
berria
Hungarian homofobiak muga berri bat gainditu du, zoritxarrez.
'Billy Elliot' zentsuratuta

Billy Elliot musikala zentsuratu dute Hungarian, gay propaganda egiten duela egotzita. Hala, herrialdeko homofobiak pauso bat eman du aurrera. Ehunka funtzio suspenditu dituzte, haurrak gay bihurtzen dituelakoan.

 

Musikalak bi urte zeramatzan herrialdean; orduan, zergatik zentsuratu dute orain? Antza denez, Zsófia N. Horváth kazetariak sekualko desprestigio kanpaina abiatu du; ondorioz, Hungariako Operak ere funtzioak suspenditu ditu. Azken hilabeteetan sekulako murrizketa sozialak eman dira herrialdean etorkinen eta LGTB komuniatearen aurka. Horvathek berak adierazi du Billy Elliot zentsuratzen badute berdina egin behar dela Pyotr Tchaikovskyren obrekin homosexuala zelako, eta baita Mozarten Figaroren ezteiak operarekin, obran sexu aldaketa bat geratzen delako.