Billy Elliot ****

Erresuma Batuko zinema kritikari eta ikusleak gatibatu zituen Stephen Daldry antzerki zuzendariak estreinako filmarekin. Meatzari baten semerik gazteena da Billy Elliot nerabea. Hamaika urte besterik ez ditu, eta ikatza baino ilunagoa du patua. Dantza klasikorako dohai bereziak dituen arren, aitak Wilkinson irakasle atseginaren ballet klaseetara joatea debekatu dio. Matxismoa eta langilegoaren egoera sozial gordina salatu arren, ez dio umoreari uko egiten Billy Elliot apartak. Drama eta komedia dotorezia handiz uztartzen dituen film hunkigarria da.