Billie Eilish-ek 100.000 jarraitzaile galdu ditu Instagramen bisexuala dela esateagatik
Grammy irabazlea den artista ezaguna, apurka-apurka, bere bizitza pertsonaleko alderdirik pribatuenak ezagutarazten ari da. Variety aldizkariko elkarrizketa batean emakumeekiko sentitzen duen erakarpenaz hitz egin zuen pasa den azaroaren 13an.
Elkarrizketan zehar, Eilish-ek iraganean emakumeekin konektatzeko zailtasunak aitortu zituen, emakumeekiko bere maitasuna eta erakarpena azalduz. Dirudienez, bere zintzotasunagatik 100.000 jarraitzaile galdu ditu Instagramen.
Aitorpen hauengatik, sei zifretako bere jarraitzaileen kopurua murriztua ikusi badu ere, bere 110.200.000 jarraitzaile inguruk babes osoa adierazi diote.
100.000 jarraitzaileren galera esanguratsua bada ere, abeslariak esandakoa berretsi du Variety aldizkariak ospatutako ekitaldi batean.
Hau ez da jarraitzaileak tanpez galtzen dituen lehenengo aldia. Orain dela bi urte ere 100.000 jarraitzaile galdu zituen Vogue aldizkarirako egindako argazkiengatik. Bertan kortse bat zeraman, bere jarraitzaile batzuen azalkeria agerian utziz.
Bere sare sozialetako jarraitzaileen kopuruan gorabeherak hautematen baditu ere, indartsu jarraitzen du 110 milioi jarraitzailerekin. Eure zale sutsuen babes osoa du, ez baitie axola bere sexu-orientazioak, baizik eta bere zintzotasun eta talentuak.
