Bildu zure opariak oihal birziklagarrietan

Bildu zure opariak oihal birziklagarrietan Inoizko eguberririk arraro eta goibelenak izango badira ere aurtengoak, laster hemen dira egun berezi horiek eta gutako asko hasiak gara jada zer oparitu pentsatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bildu-zure-opariak-oihal-birziklagarrietan/@@download/image/static1.squarespace.jpg
2020/11/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Inoizko eguberririk arraro eta goibelenak izango badira ere aurtengoak, laster hemen dira egun berezi horiek eta gutako asko hasiak gara jada zer oparitu pentsatzen.
Bildu zure opariak oihal birziklagarrietan

Eta noski, opari horiek biltzeko paper koloretsuak erabili ohi ditugu, beharbada gehiegi pentsatu gabe horrek sor dezakeen zabor pilaketan. Egun ordea, eskuz egindako gauzekiko interesa izugarri hazi da, ingurumenarekiko kontzientzia handituz doan heinean. Hori dela eta, furoshiki arte japoniarra indarra hartzen hasi da mundu osoan.

Furokishi gauzak oihalez biltzearen artea da. Japoniar ohial tradizional hauek janaria, arropa edo opariak bildu eta garraiatzeko erabiltzen dira. Erakargarriak dira eta berrerabilgarriak. Erosleen artean paperaren alternatiba jasangarri bezala indarra hartzen hasi da. 

Azken hilabeteetan Etsy-rem webgunean oihalezko oparitarako bilgarrien bilaketa %41 igo da eta bilgarri ekologikoen bilaketa berriz, %78. Interes hau pozgarria da, horrek esan nahi baitu Lurrean dugun eraginaz geroz eta kontzienteago garela eta modu egokian gauzak egiteko nahia badagoela.