Bilborocken inguruko dokumentala ekoiztu dute

Bilborock, rocka baino askoz gehiago dokumentalak azken 25 urteotako Bilboko panorama kultural eta sozialean egindako ibilbidea kontatzen du, musikaren bidez. Kulturak hiria nola aldatu duen eta hiriak kulturan nola eragin duen aztertu dute bertan.
Aretoarekin zuzenean edo zeharka lotutako pertsonen testigantzak eta eztabaidak bildu dituzte. Besteak beste, Josu Ortuondo, Frenillo Frakturado, Lova Lois, Juanma Cembellín, Deu Txakartegi, Afrika Bibang, Nenita Danger, José Caecero, Marilú Albizu eta Alaitz Arenazaren testigantzak ditu.
Dokumental Alvaro Fierro eta Diego Urruchik zuzendu dute eta ekoizpen exekutiboa Paula Bañuelosek egin du. Argazkigintza Maria Zabalarena da, eta edizioa Maria Zabalak eta Gorka Agirregabiriak egin dute.
Dokumentala Filmin plataforman ikusi ahal izango da uztailaren 12tik, ostiraletik, aurrera.