Bilbon Uber bat eskatu daiteke
Gaurtik aurrera, app-aren bidez Bilbo eta inguruetan taxi mota honen zerbitzuak eskatu ditzakezu.

Uberrek beran aditzera eman duenez, gaur 9.00etatik aurrera posible da aplikazio bidez taxi zerbitzu mota hau erabiltzea. Taxi gidariek lehia bidegabea dela diote, eta ez daude konforme.
UberX-ek prezio hauek izango ditu hirian: minutu bat, 0,1 euro; kilometro bat, 1,2 euro; oinarrizko prezioa euro bat; gutxieneko prezioa 3,5 euro; eta eskaera baliogabetzea 3,5 euro. Aplikazioa iOSen eta Androiden eskuragarri dago.