Bilbon bi mutil gazteri eraso egin diete

Bilbon bi mutil gazteri eraso egin diete https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbon-bi-mutil-gazteri-eraso-egin-diete/@@download/image/20101125555manifa_1.jpg
2012/12/13
berria
Bilbon bi mutil gazteri eraso egin diete
Beste gazte batzuek jipoitu zituzten igande gauean, EHGAM, Bizigay, Euskal Hartzak, Aldarte, MDM eta Hegoak taldeek salatu dutenez. "Eraso homofobo eta sexista ez dira berriak Euskal Herrian, baina erasook nola ugaritu diren ikustea kezkatzeko modukoa da", kexu dira aipatu elkarteak.

Erasoa jaso duten bi gazteei elkartasuna adierazteaz gain, kritiko azaldu dira homosexualen, bisexualen eta transexualen eskubideen alde lan egiten duten elkarteak. "Gure gizartean sektore batzuetan oraindik nagusi den homofobiak ez du laguntzen bizitza-estilo eta desio diferenteak dituztenen arteko elkarbizitza. Gay, lesbiana eta transexualekiko diskriminazioak jarraitzen du eta modu askotan azaleratzen da", deitoratu dute. Jipoitutako bi mutiletako bat ospitalean dago, larri.
Argazkian, Gay Harrotasunaren Egunean, ekainaren 28an eginiko manifestazioetako bat.