Bilboko Zirkuituak doako dozena bat antzezlan antolatuko ditu auzoetan
Bihartik aurrera, eta maiatzaren 11ra arte, izango da abian Bilboko Zirkuituaren XXIII. denboraldia. Bilboko eta inguruko antzerki-taldeen jarduera sustatzea du helburu, eta talderik gehienak amateurrak edo erdiprofesionalak izan ohi dira. Maiatzaren 11ra bitarte, hiriko hainbat auzotan izango dira emanaldiak doan: Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegiak, eta Solokoetxe Institutua.
Konpainia hauen lanek hartuko dute parte: La Pacheca Collective-n A solas con el emérito; Las Klownkis-en Ya pasó; Libélula Teatroren Conversaciones con mamá; Skené Teatroren La casa de Bernarda Alba; Kamerino Teatroren La felicidad no está en los mapas; Amets Bete-ren Pareja abierta; La Companyia Del Bac-en Kiero ser vasco: ¡palabra de catalán!; eta Luna Llena-ren ¡Porque me oprime el corsé!. Edizio honen parte izango dira, halaber, mikroantzerkiko proposamenak: Potemkin-Erein Kolektiboaren Esto ha venido para quedarse, Kásperle Teatroren El diablo moderno, eta Resisten Cía-ren Larvä.
Bihar, La Pacheca Collective-ren “A solas con el emérito eskainiko dute Errekalde udaltegian, 19:00etan. Lana stand-up comedy estiloko bakarrizketa eta errege emerituaren antz susmagarria daukan umoregile bati buruzkoa da. Haren esperientziak, pasadizoak eta esamesak izango dira ardatz.


