Bilboko Loraldai jaialdiak loreak udazkenean emango ditu aurten

Bilboko Loraldai jaialdiak loreak udazkenean emango ditu aurten Aurtengoa, egoerak hala behartuta, hiru eguneko esperientzia digitala izango du berrikuntza bezala. Irailak 26an eman zitzaion hasiera eta urriaren 22ra arte luzatuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-loraldai-jaialdiak-loreak-udazkenean-emango-ditu-aurten/@@download/image/GENERAL_Slaiders_2020_UDETAGOIENA-scaled.jpg
2020/09/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aurtengoa, egoerak hala behartuta, hiru eguneko esperientzia digitala izango du berrikuntza bezala. Irailak 26an eman zitzaion hasiera eta urriaren 22ra arte luzatuko da.
Bilboko Loraldai jaialdiak loreak udazkenean emango ditu aurten

Udagoienean loratzen da lelopean abiatu da aurtengo Loraldia jaialdia. Antolatzaileek aipatu dute ez dela arraza izan, baina sormena dela irtenbidea. Hori dela eta, udaberrian ospatzekoa zen jaialdia berreskuratu dute udazken honetarako.

Edizio honek euskal kultura izango du oinarri. Honela, Euskal Herriko zein nazioarteko sortzaileak hurbilaraziko ditu “Loraldiaren sormenak ez baitu mugarik”, antolatzaileen hitzetan.

Irailaren 26an eman zitzaion hasiera eta urriaren 22ra arte luzatuko da jaialdia. Berrikuntza bezela hiru eguneko esperientzia digitala dakar. “Osasun krisia dela eta, Loraldia Udagoiena jaialdiko ikuskizunak mugatuta daude, edukiera mugatuta dago, kultura gozatzen dugun pertsonen arteko harremana mugatuta dago, eta proposamenak sortzen dituzten pertsonekiko eta artistekiko hurbiltasuna mugatuta dago”. Muga horiei erantzun bat emateko jaialdiak, teknologiari esker, mundura jalgiko da. “Aro berriari bide berriak dagozkio”. Antolatzaileen esanetan, programa berri honen parte izango diren ekintzek nortasun propioa dute eta presentzialen osagarri izango dira.

Hala, lehenengo egunean, urriak 4, Kanta batek mundua eral dezake? galderari erantzuten saiatuko dira. Noam Chomskyren Manipulazio mediatikoaren 10 estrategiak abiapuntu hartuta, Harkaitz Cano idazlearen, Petti musikariaren eta Ana Galarraga aurkezlearen arteko solasaldia izango da. Horrez gain, Manipulazio Estrategiak kontzertuarekin hamaika kantuz gozatzeko aukera izango dugu. Solasaldiak, kantuak… Parte hartzeko aukera ere egongo da.

Urriaren 8an, berriz, Alos Quartet laukoteak Lau izeneko diskoa aurkeztuko du zuzenean eta horrekin batera taldearen 20. urteurrena ospatuko dute. Sormen festa honetara bi dantza unibertso gonbidatu dituzte: alde batetik, Aukera Dantza Konpainia, sustraietatik sortzen diren soinuei kolore eta mugimenduz janzteko; bestaldetik, Amaia Elizaran, dantza garaikidearen irudimena eszenaratzeko. Hauekin batera, Oskorri taldeko kide ohi batzuk, Gorka Hermosa eta Aitor Etxebarria izango dira, besteak beste.  Ikuskizun osoa zuzenean eskainiko da streaming bidez.

Hirugarren eta azken emanaldia, urriaren 18an izango da, Gure herriaren soinu banda lelopean. Mikel Urdangarinek solasaldia eta kontzertua eskainiko du, lehenengoa Ilaski Serranoren laguntzaz. Kantautorea lehenengoz arituko da bakarrik pianoarekin oholtza gainean. Karmele Jaio, Elizabeth Macklin eta Txani Rodriguez ere izango dira saio honetan.

Esperientzia digitalak eskainiko dituen ikuskizunez gain, ohiko zuzeneko hamaika ekitaldi izango ditugu. Diziplina anitz, askotariko formatuak eta mota ezberdinetako ekintzak burutuko dira. Udazkeneko edizio honetan antzerkia, dantza, musika, literatura, artea eta bertsolaritza presente egongo dira. Euskal kulturaren adierazpen berritzaileenak plazaratuko dira. Egitarau osoaren berri izateko sartu hemen.