Bilboko konpartsek plantoa egingo dute, egun batez, Aste Nagusian

Bilboko konpartsek plantoa egingo dute, egun batez, Aste Nagusian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-konpartsek-plantoa-egingo-dute-egun-batez-aste-nagusian/@@download/image/2010761665aste-nagusia.jpg
2012/12/13
berria
Udalak bi konpartsa, Txori Barrote eta Kaskagorri, zigortu izana gaitzetsi nahi dute, protestaren bidez. Bestalde, txupina berezia izango dela iragarri dute: "Txupina beltza izango da, beltza delako guretzat nahi duten etorkizuna, eta hain justu kolore aniztasuna da gure ezaugarri nagusia".

Udalak ez die bi konpartsei txosna jartzeko baimenik eman, joan den urteko festetan presoen aldeko kartelak jartzeagatik. Konpartsen Federazioak Udala adierazpen askatasun eskubidea urratzen ari dela dio.
Bestalde, uztailaren 17an ospatuko duten Konpartseroaren Egunaren egitaraua aurkeztu dute:
11:00 Musika
12:00. Puzgarriak, pintxo lehiaketa, Eusko Label produktuak, txistorra jatea eta piper dastaketa.
13:00. Pintxoen aurkezpena.
14:30. Konpartsen bazkaria.
17:00 Berbena Gozategirekin.
19:30. Kalejira

Azkenik, aurtengo Aste Nagusiko txupineroa Txinbotarrak konpartsako kide bat izango da.