Bilboko konpartsek plantoa egingo dute asteazkenean, debekuak salatzeko

Txosnak itxita, Udalak Kaskagorriri eta Txori Barroteri ezarritako betoaren aurka mobilizatuko dira. Bestalde, gaur asteartea arratsaldeko 18:00etarako elkarretaratzea deitu dute atzoko erailketa matxista gaitzesteko.
Bilboko Konpartsak taldea osatzen duten hiritarrak euren jai ereduak "pairatzen dituen erasoak" salatzeko mobilizatuko dira bihar asteazkena. Arazoei konponbidea biltzeko prest daudela adierazi dute eta, Udalaren jarrera aldarazteko duten asmoa irudikatu nahian, konpartsetako ordezkariek bi pisuko autobus bat mugiaraziko dute Bilboko kaleetan zehar.
Azkunaren gobernu taldeak Kaskagorriri eta Txori Barroteri ezarritako betoaren aurka proposatu duten mobilizazio egunerako finkatutako hitzordu bat besterik ez da. Horretaz gain, beltzez jantzitako harrotasun desfile bat ere egingo dute eta, jakina, txosnak itxita mantenduko dituzte egun osoan zehar "konpartsarik gabeko jaiak nolakoak liratekeen ikusarazteko". Txosna gune honetan, baina, izango da zer ikusi: "lotsaren pasillo" moduko bat osatuko dute Udalak urteetan ezarritako debeku guztiekin.

Bilboko Konpartsek, bilera egin ondoren, bihar arratsaldeko 18:00tan Arriaga Plazan elkarretaratzea deitzea erabaki dute atzoko astelehena erailketa marxista salatzeko seigarrena Euskal Herrian, urte hasieraz geroztik. Helburu berberaz, atzo gatean momentu batez txosnak ixteko erabakia hartu zuten. Emakumeon Mundu Martxarako Plataformak bat egin du deialdi honekin.

Indarkeria matxistari, EZ!