Bilboko Kalealdian 58 emanaldi eskainiko dituzte

Bilboko Kalealdian 58 emanaldi eskainiko dituzte Ekainaren 28tik uztailaren 3ra kaleko antzerki, pailazo, dantza eta zirko piezen ikuskizunez gozatzeko aukera izango da Bizkaiko hiriburuan. Egitaraua osatu duten 28 konpainietatik 12 euskal herritarrak izango dira. Emanaldiak doan izango dira, bat izan ezik, baina lekua erreserbatuko beharko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-kalealdian-58-emanaldi-eskainiko-dituzte/@@download/image/kalealdia.jpg
2021/06/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra kaleko antzerki, pailazo, dantza eta zirko piezen ikuskizunez gozatzeko aukera izango da Bizkaiko hiriburuan. Egitaraua osatu duten 28 konpainietatik 12 euskal herritarrak izango dira. Emanaldiak doan izango dira, bat izan ezik, baina lekua erreserbatuko beharko da.
Bilboko Kalealdian 58 emanaldi eskainiko dituzte

Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerkiaren eta Arteen Jaialdiaren XXII. edizioa izango da aurtengoa eta ekainaren 28tik uztailaren 3ra hiriko kaleak artez beteko dira. Antzerki, pailazo, dantza eta zirko piezen emanaldiez gain, dekorazio eta arte instalazioak zein esku-hartze artistikoak antolatu dituzte. Hiriko gune hauetan kokatuko dituzte agertokiak: Casilda Iturrizar parkean, Arriaga plazan, Areatzan, Areatzako kaian, Gasaren plazan, Areatzako aterpeetan eta UPV/EHU Bizkaia Aretoan. 

Bilboko Udalak Euskal Herriko konpainiek jaialdian parte-hartzea izan du helburu eta 28 konpainietatik 12 hala dira. Hamabi konpainia hauek Rojo Telón, Maite Guevara, Boni eta Juan Palomo, Amaia Elizaran, Hortzmuga Teatroa, La Pez Konpainia, Malas Compañías Zirko Taldea, Harrobi, Eva Guerrero CIA, Deabru Beltzak, Kolektivo Konika eta Ertza dira. Kanpoko konpainiak Frantzia, Portugal, Brasil, Andaluzia, Katalunia, Gaztela eta Leon, eta Madriletik etorriko dira. 

Estreinaldiz beterikoa izango da Bilboko Kalealdia. Estreinaldi horien artean dira, besteak beste, Karakoil Production konpainiaren El jardín de las mil y una flores instalazio artistikoa; Harrobi taldearen Harria Herria ikuskizunaHortzmuga Teatroaren Nor bere lekura, prest… ekin!;  Libertivore frantziarren Phasmes zirku metafisikoaren proposamena; eta Miquel Barcelona katalanaren [Kórps]  diziplina anitzeko proposamen eszenikoa. 

Ikuskizunen egitarau osoa.

Gonbidapenak eta sarrerak
Emanaldi denak doan izango dira bat izan ezik,  Jean Philippe Kikolasen Calor ikuskizuna. Sarrerak salgai daude 3 eurotan eta bildutako guztia ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango zaio. Calor ekainaren 28, 29 eta 30ean emanaldi bikoitzean ikusi ahal izango da, 18:30ean eta 20:30ean, Doña Casilda Iturrizar parkean.

Gainerako programazioa dohainik izango da baina gonbita eskuratu beharko da. Gonbidapenak emanaldi bakoitza hasi baino 48 ordu lehenago lortu ahalko dira. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi gonbidapen gorde ahal izango ditu, inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan.