Bilboko ingeniarien lasterketa autoa, prest

Bilboko ingeniarien lasterketa autoa, prest https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-ingeniarien-lasterketa-autoa-prest/@@download/image/20112259943Bilbokoingeniarienautoa.JPG
2012/12/13
berria
Bilboko ingeniarien lasterketa autoa, prest
Formula Student proban parte hartuko du, Ingalaterrako Silverstone zirkuituan, mundu zabaleko 100dik gora unibertsitatetakoekin.

Larunbatean goiz eta arratsaldez, eta igandean goizez, erakustaldia egingo dute Botica Viejan. Ingeniaritza eskolako ikasleek ez ezik, Igor Urien auto gidari gazteak ere gidatuko du ibilgailu ikusgarria.
Laugarrenez parte hartu du Ingeniaritza Eskolak ekimen honetan, eta denera 60 ikasleren artean eratu dute autoa.
Lasterketa uztailean izango da eta aurretik, beste hainbat froba egingo dituzte, besteak beste, Olaberriako zirkuituan. Gauzak ondo, Ingalaterran bakarrik ez, Bartzelonako Montmelo zirkuituan egitekoa den unibertsitate mailako beste karrera batean ere izango da ingeniari gazteen prototipoa.