Bilboko ingeniari gazteen prototipoak

Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolako ikasleek bi motor egin dituzte eta Motostudent ekimenean parte hartuko dute ostiraletik igandera bitartean, Zaragozako Alcañiz zirkuituan. Bi urteko lanaren emaitza erakutsiko dute.
26 taldek parte hartuko dute guztira, eta epaimahaiak egindako motorren ezaugarriei erreparatuko die: balaztak, orekari eusteko gauza diren, ekonomikoki bideragarria ote diren eta abar. Ekimenaren azken egunean, igandean, erakustaldi lasterketa izango da. Lasterketetan aritzen diren pilotu gazte batzuek gobernatuko dituzte han eta hemengo ikasleek prestatutako motorrak.
Ingalaterran, Silverston zirkuituan, tanketa horretako topaketa egiten dute urtero, baina bertan motorrak beharrean autoak aurkezten dituzte. Ingalaterran ere egonak dira Ingenieritzako Goi Eskolako kideak.