Bilboko Guggenheim Museoak bere ordutegia luzatu du irailaren 18ra arte
Guggenheim Museoak bere ordutegia luzatu du, abuztuan jasotzen ari den bisitari kopurua dela eta. Museoaren arabera, Norman Fosterren Motion. Autos, Art, Architecture erakusketak izandako arrakasta da arrazoia.
Bisitarien kopurua handitu izanaren ondorioz, museoko ateak ordubete lehenago irekitzen dira, 09:00etan, eta ostiral eta larunbatetan ordu bat geroago itxi, 21:00etan. Ordutegi berria irailaren 18ra arte mantenduko dute.
Guggenheimek 50.434 bisitariko errekor historikoa izan zuen abuztuko bigarren astean, egunean 7.204 bisitarirekin. Joan den asteko zifrak ere altuak izan ziren, ostegunean 8.800 bisitari izan baitzituzten.
Norman Fosterren erakusketak ibilgailuen dimentsio artistikoa lantzen du. Apirilean inauguratu zuten erakusketa, eta 500.000 bisitari baino gehiago izan ditu.


