Bilboko FANT Jaialdiaren baitan efektu berezien makillajeari buruzko tailerra antolatu dute Bilbon

Bilboko FANT Jaialdiaren baitan efektu berezien makillajeari buruzko tailerra antolatu dute Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-fant-jaialdiaren-baitan-efektu-berezien-makillajeari-buruzko-tailerra-antolatu-dute-bilbon/@@download/image/efectos-especia_1366284172.jpg
2013/04/18
berria
Bilboko FANT Jaialdiaren baitan efektu berezien makillajeari buruzko tailerra antolatu dute Bilbon
Maiatzaren 3tik 10era bitarte izango da Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XIX. edizioa eta aurten, berrikuntza gisa, efektu berezien makillajearen inguruko master-class-a antolatu dute azken egunean. Arte eszenikoetako eta zineko profesionala edo ikaslea bazara, hemen duzu aukera.


Gorka Agirrek zuzenduta, fantasiazko eta beldurrezko generoak abiapuntu izaki, makillaje eta karakterizazio edo efektu berezien inguruko saioa egingo dute maiatzaren 10ean. Campos Antzokiko Kupula Aretoan izango da, eta arte eszenikoetako eta ikus-entzunezko teknikariei, profesionalei zein ikasleei zuzenduta dago.

Maiatzaren 3tik 10erako astean, guztira, 8 film luzek, 22 laburrek osatuko dute egitaraua. Proiekzio laburren artean, 22 filmetatik hamar izango dira euskal zinemagileek egindakoak. FANT laburrean 3.000 euroko bi sari jasoko dituzte Zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren film laburrek, eta epaimahaiak laburmetrairik hoberenari 2.000 euroko saria emango dio, gainera.

Bilboko Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiak antolatzen duen efektu berezien ikastaroan izena eman nahi baduzu, jar zaitez antolatzaileekin kontaktuan eta bidali mezu bat fanteskola@fantbilbao.net helbide elektronikora.