Bilboko erraldoien erakusketa ipini dute Mariaren Bihotzaren plazako aztarnategian
Euskal Museoan egon den Bilboko Erraldoiak erakusketa Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategira eraman dute. 1980 eta 1988ko belaunaldietako pertsonaia ezagun horiek geldirik ikusiko ahal izango dira, hainbat metroko sakoneran, irailaren 11ra bitarte.
Uztailaren 17ra arte, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da, eta uztailaren 18tik aurrera, berriz, goizez, 10:00etatik 14:00etara, asteartetik igandera. Aste Nagusian, abuztuaren 22tik 27ra, goizez eta arratsaldez egongo da irekita, eta igande goizetan ere zabalduko dute.
Sarrerak Berreginen Museoan edo Aztarnategian erosi ahal izango dira, hiru euroan. Erakusketarako sarrerarekin museora ere sartu ahal izango da, eta alderantziz.
Jarduerak erraldoien inguruan
Erraldoien dantza izeneko ekimena egingo dute uztaileko ostiraletan, Ondalan konpartsaren eskutik, 11:30ean. Dantzaz gain, txapak egiteko tailerra eta erraldoiak koloreztatzeko beste bat ere egingo dute 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat. Mariaren Bihotzaren Plazako Aztarnategia izango dira eta ez da aldez aurretik izena eman beharrik izango.
Uztaileko eta abuztuko ostegun guztietan, berriz, Egin zure Erraldoia tailerra antolatuko dute, 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta. Parte hartu nahi dutenek Berreginen Museoaren webgunean eman beharko dute izena.

