Bilboko Azkuna Zentroak Elena Aitzkoaren 'Horizonte Nuca' eskultura jarri du

Bilboko Azkuna Zentroak Elena Aitzkoaren 'Horizonte Nuca' eskultura jarri du Josu Bilbao artistarekin elkarlanean egindako eskultura arabarraren beste hiru piezekin elkartu da bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-azkune-zentroak-elena-aitzkoaren-horizonte-nuca-eskultura-jarri-du/@@download/image/_DSC9380.jpg
2023/07/24
Josu Bilbao artistarekin elkarlanean egindako eskultura arabarraren beste hiru piezekin elkartu da bertan.
Bilboko Azkuna Zentroak Elena Aitzkoaren 'Horizonte Nuca' eskultura jarri du

Elena Aitzkoaren Horizonte Nuca eskultura berria ikus daiteke Azkuna Zentroaren Atrioan. Ur aitzak proiektuaren baitan sortutako laugarren pieza da hau eta artistaren beste hirurekin - Ciénaga Estrellada, Arrebol eta Luz Cauce  - batu dira bertan.

Ur Aitzak proiektua sei eskulturak osatzen dute, eta pixkanaka sortzen joango dira, beti ahots eta poesia lan bati lotuta. Lehen etapa honetan, Elena Aitzkoarekin batera, proiektua ulertzen, bultzatzen eta hari eusten lagunduko duten hainbat konplize egongo dira. Sortzailearen hitzetan, “mugimendu oro lagundua da beti, sinergia mugimenduaren gorputzaren zati bat da. Era berean, edertasun bilakatzea kolektibo baten barne-ezagutzaranzko mugimendu lagundu baten ondorio naturala da”. 

Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) eskulturan, marrazketan, poesian, performancean eta filmak egiten aritzen da. Haren sorkuntza-lanek elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak dituzte oinarrian. Hainbat proiektu egin ditu: Zarza Corazón (2019); Paraíso Terrenal (2019) poemen eta txistuen biniloa; Nuestro amor nació en la Edad Media (2018) filma, eta Headscarfs close to the Ground performanceen zikloa (2016). Nazioartean ere erakutsi du bere lana, hala nola Ingalaterran, Italian, Japonian, Txinan, AEBetan, Portugalen, Norvegian eta Suedian.