Bilboko Arkeologia Museoak Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluen inguruko erakusketa zabaldu du

Bilboko Arkeologia Museoak Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluen inguruko erakusketa zabaldu du Gaztelu, dorretxe eta gortolekuen bideo-irudiez gain, 150 pieza ikus daitezke eta baita gatazka belikoa irudikatzen duen bideoa ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-arkeologia-museoak-euskal-herriko-erdi-aroko-gazteluen-inguruko-erakusketa-zabaldu-du/@@download/image/845732816_202207131127051558038_22770.jpg
2022/07/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaztelu, dorretxe eta gortolekuen bideo-irudiez gain, 150 pieza ikus daitezke eta baita gatazka belikoa irudikatzen duen bideoa ere.
Bilboko Arkeologia Museoak Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluen inguruko erakusketa zabaldu du

Erdi Aroko gazteluak Euskal Herrian: lurraldearen zaindariak eta boterearen irudiak erakusketak Euskal Herriko eta, bereziki, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteluei buruz egindako ikerketa arkeologikoen azken emaitzak erakustea du helburu. Erakusketa honek gaztelu eta dorreen ezohiko irudia emango digu. Izan ere, normalean pentsatzen dugu gazteluak edo dorre gotorrak arrazoi militarrengatik eraiki zirela, erresuma bat etsaiengandik defendatzeko eta biztanleak babesteko, baina irudi hori oso partziala da, eta ez dio errealitateari erantzuten, arkeologia erakusten ari den bezala, eta erakusketa honetan azaldu nahi dugu., azaldu dute. Gainera, Erdi Aroa eta orduko egoerak presente egon arren, gaur egungo gaiez ere hausnartzeko balio dezakeela nabarmendu dute.

Erakusketara joaten den bisitariak gazteluak eraiki ziren garaiaz, haien forma arkitektonikoez, eraikitzaileez, izan zituzten funtzioez, Erdi Aroko gerrez eta gazteluetako bizimoduaz gehiago jakiteko aukera izango du. Baita arkeologiak elementu horien berreskurapenean duen garrantziaz ere.

Hainbat museotatik jasotako 150 pieza baino gehiago daude ikusgai bertan. Horretaz gain, bi bideok osatzen dute erakusketa: batean, lurraldeko hamar gaztelu eta dorretxe adierazgarri ageri dira goitik begiratuta, Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian sakabanatuta dauden beste hainbeste gotorlekuren berrogeita hamar bat irudirekin batera. Beste bideoak, aldiz, gaztelu bateko gatazka beliko bat irudikatzen du. Santi Yaniz argazkilariaren drone bidez  grabatu ditu gazteluen aireko irudi ikusgarriak, lurretik ikusten ez dena ikusteko aukera ematen dutenak.

Erakusketa urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.

Jarduera osagarriak
Erakusketaren aitzakian, Arkeologia Museoak hainbat ekintza antolatu ditu. Irailaren 19tik aurrera bisita gidatuak egingo dituzte eta azaroko igande guztietan familia tailerrak eskainiko dira, gazteluen gaiaren inguruan.

Museotik kanpoko jarduerak ere izango dira. Urrian, mendi irteera antolatu da Santimamiñeko haitzulotik Ereñozarreko gazteluraino, esperientzia handiko mendizaleentzat. Azaroaren 5ean, berriz, Nafarroako Tiebasko gaztelurako irteera programatu dute. Muskizgo Muñatones ere bisitatuko dute