Bilboko 54. Liburu Azoka irekiko dute bihar

Bilboko 54. Liburu Azoka irekiko dute bihar Ekainaren 9ra arte egongo da zabalik eta, azokaz gain, aurkezpenak eta solasaldiak ere izango dira . https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-54-liburu-azoka-irekiko-dute-bihar/@@download/image/FeriaLibroArenal.JPG
2024/05/29
Ekainaren 9ra arte egongo da zabalik eta, azokaz gain, aurkezpenak eta solasaldiak ere izango dira .
Bilboko 54. Liburu Azoka irekiko dute bihar

Euskadiko Liburu Ganberak antolatutako Liburu Azokaren 54. edizioa egingo da bihartik ekainaren 9ra, Areatzan. 53 etxola izango dira eta argitalpen-nobedadeak bilduko dituzte haietan. 

Literatur aurkezpenak eta bestelako proposamenak ere antolatu dituzte Liburu Azokaren baitan. Bidebarrieta Kulturguneak hainbat liburu aurkezpen hartuko ditu eta han izango dira Lorenzo Silva, Noemi Trujillo, Jose Maria Gorordo, Maria Larrea, Lucia Etxebarria eta Rafael Santandreu egileak. 

Bestetik, Begiradak elkarrizketa zikloa ere egingo dute. Ekainaren 3an, Txani Rodriguezek eta Virginia Mendozak La seca eta La sed abestietan jarriko dute arreta; Karmele Jaiok eta Goiatz Labandibarrek maitasun eta bekatu nagusiei buruz hitz egingo dute ekainaren 4an; eta Monika Zgustovak eta Mira Milosevichek Beste Europa gaiari buruz hitz egingo dute ekainaren 5ean. 

Aurkezpen eta elkarrizketak 19:00etan izango dira, Bidebarrietako Liburutegian. Egitaraua hemen kontsulta daiteke.