Bilboko 30. Artisautza Azokarako kartela zuk egina izan daiteke

Bilboko 30. Artisautza Azokarako kartela zuk egina izan daiteke https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-30-artisautza-azokarako-kartela-zuk-egina-izan-daiteke/@@download/image/20127206808bilboko_Artisautza_azoka.jpg
2012/12/13
berria
Lanak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Irabazlearen izena urriaren 15ean jakinaraziko dute www.sortzenelkart.org webgunean, eta egileak 500 euroko diru saria jasoko du. Kartela 2012ko abenduaren 19tik 2013ko urtarrilaren 6ra bitarte Arriaga Antzoki ondoan zabalik egongo den Bilboko 30. Artisautza Azokako irudia izango da.

Laugarren urtez jarraian, Sortzen Bizkaiko Artisau Sortzaileen Elkarteak urtero antolatzen duen azokarako kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du. Irailaren 30era bitarte, hortaz, nahi duen orok aurkez ditzake bere proposamenak, gehienez bi.

Irabazleak 500 euroko saria jasoko du, baina epaimahaiak kalitatezkotzat jotzen dituen irudiak ere aurkeztuko dituzte jendaurrean, azokan. Lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak www.sortzenelkart.org webgunean daude eskuragarri.


Abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra bitarte, hogeita hamargarrena


Urte amaiera eta hasierako ohiko zita bilakatu da Bilboko Artisautza Azoka, nola hiritarrentzat hala gremioko kideentzat. Izan ere, eskulangintza sustatzeko erreferentziazko gune eta ekimena da, sektorearentzat salmenta aukera nabarmena dakarrena. Iaz 80.000 bat lagunek bisitatu zituzten bertako 43 erakustokiak eta aurten kopuru hori gainditu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, tailerrak eta artisauak “arreta handiz” aukeratuko dituztela azaldu dute. Abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra bitarte izango da, Arriaga Antzokiaren alboan.