Bilbo Pop Rock-eko finalak

Bilbo Pop Rock-eko finalak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbo-pop-rockeko-finalak/@@download/image/2008646478triggertravis-arg01.jpg
2012/12/13
berria
Bilbo Pop Rock-eko finalak
Gaur jokatuko da pop rock alorreko finala Bilbo Pop Rock lehiaketan. Tigger Travis eta Munlet talde gipuzkoarrak, eta Aaron Thomas madrildarrak lehiatuko dira. 

Jada badakizkigu 20. Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketako finalera iritsi diren taldeen izenak. Berrogeita zortzi talderekin lehiaketa estua izan eta gero, Euskal Herriko hiru talde sailkatu dira finaletarako: Trigger Travis eta Munlet gipuzkoarrak eta Dead Means Nothing nafarrak. Hiru euskal talde hauen presentzia oso azpimarratzekoa da; kroniken arabera, oso maila ona izan baita aurten Bilbo Pop Rock-en. Ez da lorpen makala, beraz; are gutxiago, lehiaketan 1.115 maketa jaso dituztela kontuan hartuta.
Trigger Travis-ena nabarmentzekoa da, Orereta eta Donostia aldeko talde hau gero eta izen handiagoa hartzen ari da bere zuzeneko bortitzei esker, eta Bilbo Pop Rock-eko finalaz aparte, Donostiako Piratek antolatutako II. Musika Lehiaketaren finalera (larunbat honetan izango da finala, Donostiako DOKA kafe antzokian) iritsi baitira. Beraz, ez dute erronka makala izango Trigger Travis taldekoek: bi final jokatuko dituzte astebetean!
Ekainak 4ean, Metal alorreko finala jokatuko da iluntzeko 20.00etan, eta ekainaren 5ean, Pop-Rock ataleko finala.

EKAINAK 4: METAL MOTAKO FINALA

* DEAD MEANS NOTHING (Nafarroa). Iaz disko bikaina argitaratu zuten, eta metaleko aldizkari gehienetan haien lana goraipatu dute.
* MERIDIAN ZERO (Tenerife)
* SOUND OF SILENCE
(Asturias)

EKAINAK 5, OSTEGUNA (20:00): POP-ROCK MOTAKO FINALA

* AARON THOMAS (Madril)
* MUNLET (Gipuzkoa). Mendaroko bikote irudimentsua.
* TRIGGER TRAVIS (Gipuzkoa). Talde indartsua eta trinkoa, zeresana ematen ari dena.