Bilbo musikaz beteko da BBK Udazken Soinuak zikloarekin

Bilbo musikaz beteko da BBK Udazken Soinuak zikloarekin Irailetik abendura, euskal talde eta estatukoen musikak BBK aretoa beteko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbo-musikaz-betekoe-da-bbk-udazken-soinuak-zikloarekin/@@download/image/bbk-udazken-soinuak-bilbao-otoño-2021-ciclo-conciertos-1.jpg
2021/07/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Irailetik abendura, euskal talde eta estatukoen musikak BBK aretoa beteko du.
Bilbo musikaz beteko da BBK Udazken Soinuak zikloarekin

BBK Udazken Soinuak hasiera irailaren 9an izango du Kokoscha taldearekin, bertan aurkeztuko duelarik bere azken diskoa. Irailaren 19an Mujeres indie-rock taldea arituko da Siento Muerte laneko abestiak jotzen.  

Urriari hasiera Marwán bakarlariak emango dio eta Anne Lukin nafarrari pasako dio ondoren lekukoa. Euskaraz abesten duten taldeentzat ere izango da tartea; hala nola Ezpalak eta TOC taldeez gozatzeko aukera egongo baita. Hilabetea doinu psikodelikoekin amaituko da Los Estanques eta Rufus T. Firefly taldeen emanaldiekin.

Azaroaren 11n Niña Coyo eta Chico Tornado bikoteak doinu zikin bezain dantzagarriak eramango ditu Bilbora. Ondoren, Lukiek arituko da, baita Bruna ere, Axolotes Mexicanos, La Plata eta amaitzeko Soto Asa-ren techno-trap-a entzun ahal izango da, ziklo anitz eta interesgarri bati amaiera emanez. 

*Aforoa momentuko arautegiaren araberakoa izango da.

*Sarrerak gaur eguerditik aurrera salgai egongo dira hemen.