Bilbo, Doctor Deseo eta Mamba Beaten biretako azken geldialdia

Bilbo, Doctor Deseo eta Mamba Beaten biretako azken geldialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbo-doctor-deseo-eta-mamba-beaten-biretako-azken-geldialdia/@@download/image/2011148065Doctor_Deseo.jpg
2012/12/13
berria
Bilbo, Doctor Deseo eta Mamba Beaten biretako azken geldialdia
Doctor Deseok Santana aretoan joko du bihar gauean eta Mamba Beatek, Kafe Antzokian.

Cartografia imposible titulupeko diskoa atera zuen plazara Doctor Deseok apirilean, eta Durangon, Gasteizen eta Atarrabian izan ziren birako lehen emanaldietako batzuk.  "Desirak ez du zentzurik soilik zorionarekin bat egiten duenean. Errealitatearekin talka egiten duenean ere bada desira, min latza eragin arren". Hori da diskoaren muina, Francis Diez taldeburuaren hitzetan.
Mamba Beatek, bere aldetik, drum&bass, elektronika eta funka jorratzen ditu eta sorreratik hona, hots 2006tik hona, Mamba Beat eta Energia diskoak kaleratu ditu. Bira bukatutzat emango dute Kafe Antzokian, baina luze jo gabe euren sorkuntza berriak aurkeztuko dituzte. GAZTEZULOren hamargarren urteurrenaren festan jo zuen Mamba Beatek, Donostiako Tabakaleran 2009ko urrian.