Bilblogari 2012 Lehiaketak baditu saridunak

Bilblogari 2012 Lehiaketak baditu saridunak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilblogari-2012-lehiaketak-baditu-saridunak/@@download/image/20121130254biblogari2012.jpg
2012/12/13
berria
Guztira 31 blog inskribatu dira Nontzeberri kultura atariak Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean aurten antolatu duen Bilblogari lehiaketan. Bilboko gazte euskaldunei zuzenduta dagoen lehiaketaren helburua, euskara, gazteak eta teknologia berrien uztarketa sustatzea da.


Lehiaketa martxan jarri zenean iragarri bezala, hiru atal nagusi bereizten ditu Bilblogari lehiaketak, eta atal horien barnean hainbat formatotako blogak aurkezten ditzute partaideek.
Aurtengoan, aurkeztu diren 31 lanetatik, blog pertsonalen atalean 'Alter eta ego' bloga izan da irabazlea, Ander Oleaga Benguriarena, besteak beste. Alter eta ego zein diren jakin gabe, argazkilari eta idazle baten protagonismoa biltzen du blogak eta argazkiak eta testuek osatzen dute edukia.
Bigarren atalean berriz, taldeko blogetan, Nerea eta Ane Sorianok sortutako 'Insitu' bloga izan da garaile. Kasu honetan, etxebizitzak berritzeko gomendioak eta arkitektura eta interiorismoarekin erlazionatutako bitxikerien tartea iango da hori.
Azkenik, Blog Tematikoen atalean Deustuko Ortu kooperatibotik, Saioa Bacigalupek irabazi du 'Baratza Taldea' blogarekin.
Sarai banaketa honekin hortaz, amaiera ematen diote laugarrenez Bilboko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta, Nontzeberrik antolatzen duen blog lehiaketari.