Bilbaopoesia literatur jaialdia, urriaren 15etik 23ra

Bilbaopoesia literatur jaialdia, urriaren 15etik 23ra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbaopoesia-literatur-jaialdia-urriaren-15etik-23ra/@@download/image/20121097592BILBAOPOESIA_1.jpg
2012/12/13
berria
Bilbaopoesia literatur jaialdia, urriaren 15etik 23ra
'Poesia eta zinea' lelotzat harturik, aurtengo Bilbaopoesia literatur jaialdiak formatua aldatuko du; poesia eta zinearen arteko erlazioa gauzatzeko, Pasolini, Cocteau eta Aitzol Aramaio bezalako zinegileen lanak proiektatuko dituzte, guztiek landu baitzuten poesia beren filmetan, eta Unai Elorriagak eta Kirmen Uribek, besteak beste, hartuko dute parte gonbidatu moduan. 

Urriaren 15etik 23ra bitarte egingo dute aurten Bilbaopoesia literatur jaialdia. Poesia idatzi zuten zinegileak, eta poesiak biltzen dituzten edo hizkuntza poetikoa erabiltzen duten filmak izango dira edizio honetako ardatz, eta horretarako hainbat film proiektatuko dituzte Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Gonbidatu nagusiak, esan bezala, Antonio Gamoneda 2006ko Cervantes Saria, Juan Barja Madrilgo Circulo de Bellas Arteseko zuzendaria, eta Kirmen Uribe, Jose Fernandez de la Sota eta Unai Elorriaga euskal idazleak izango dira.

Baita musika ere
Poesia, filmak, eta nola ez, musika ere izango da Bilbaopoesia jaialdiko protagonista. Galatea taldeak, esaterako, musika ikuskizuna eskainiko du urriaren 21ean, igandea, 19:30etan, eta Iñaki Salvador piano joleak eta Ainara Ortega abeslariak ere Zineko ahotsak emanaldia eskainiko dute urriaren 23an, jaialdiari amaiera emateko.

Emanaldi guztietarako sarrera doakoa eta librea da, leku guztiak bete arte.

Egitaraua


Urriak 15, 19:30etan
Gabriel Arestiren Eguna: Diot filmaren proiekzioa eta Arestiren poemen irakurketa

Urriak 16, 19:30etan
Pier Paolo Pasolini: Zinea eta hitza
Juan Barja, Madrilgo Circulo de Bellas Arteseko Zuzendaria
Poema irakurketa, Alex Angulo aktorearekin

Urriak 17, 19:30etan
Gamoneda filmatua: Irudia eta Hitza
Antonio Camoneda poeta eta Jose Fernandez de la Sota

Urriak 18, 19:30etan
Zurgai aldizkariaren aurkezpena: Rosa Diaz poeta, Amalia Iglesias poeta eta Pablo Gnzalez de Langarika poeta eta aldizkariko zuzendaria

Urriak 19, 19:30etan
Aitzol Aramaioren Terminal film laburraren proiekzioa
Kirmen Uribe, Jon Kortazar eta Unai Elorrieta

Urriak 20, 19:30etan
Poesia, poetas y cine poesia emanaldia, Asociacion Artistica Vizcainaren eskutik

Urriak 21, 19:30etan
Poematografia: Poema eta musika ikuskizuna Galatea taldaren eskutik

Urriak 22, 19:30etan
Jean Cocteau poeta, Pierre Caizergues espezialista eta Gurutze Beitia (poema irakurketa egingo du azken honek)

Urriak 23, 19:30etan
Zineko ahotsak: Pianoa eta ahotsa, Iñaki Salvador eta Ainara Ortegaren eskutik