Bilbao&Tweets 14. Topaketak hasiko dituzte bihar

Bilbao&Tweets 14. Topaketak hasiko dituzte bihar https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbaoamptweets-14-topaketak-hasiko-dituzte-bihar/@@download/image/20121177961bilbaoandtweets.jpg
2012/12/13
berria
Europako Salerosketa Eskolak bultzatuta, networking topaketak antolatu dituzte Bilbon. Ezagutza eta informazioa trukatzeko, eta sinergia berriak sortzeko helburuarekin, Norbega enpresako Harreman eta Komunikazio zuzendari Gonzalo Marquezek hitzaldia emango du urtarrilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Ideateca bulegoetan.

Norbega Coca-Colaren botilaratzeaz arduratzen den Espainia iparraldeko enpresa da; hain zuzen, multinazional itzelaren jarduera hori gure ingurunean egiten duena. Marquezen hitzetan, estatuko Coca-Colaren produkzioak ez du zerikusirik nazioartean egiten den ekoizpenagatik, bere ezaugarriak ditu.
Topaketetan parte hartzaileei enpresa handiaren barne egituretara hurbiltzeko aukera emango die. Aurkezpenaren ostean, bertaratutakoen haien ideia eta ezagutzak kaleratzeko aukera izango dute.


Gai nagusiak


1.    Norbegaren historia. Boteilaratzearen berezitasuna.
2.    Coca-Colaren historia. 125 urtean munduan gehien erabiltzen den bigarren hitza izatea lortu du.
3.    Coca-colaren publizitatea. Iragarkien garapena, adibideak eta haien eduki emozionala.