Bilbao Musikak antolatutako orkestra zuzendaritzako topaketetan izena emateko epea zabaldu dute
Urtarrilaren 10etik 13ra egingo diren topaketetan talde garaikide instrumentalen gidaritza garatzeko orkestra-zuzendaritza aztertuko dute. Bestetik, Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Saria ere izango da. Hautatutako parte-hartzaileek Bilboko Udal Banda zuzenduko dute, lehiaketaren fase guztietan. Azken faseko irabazlea Bilboko Udal Bandaren 2023-2024 denboraldirako zuzendari gonbidatu izendatuko dute.
Isabelle Ruf-Weber zuzendari suitzarra izango da irakasle gonbidatu eta sariketako epaimahaiburu. Bestetik, Jose R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularrak irakasle eta koordinatzaile lanak egingo ditu.
Izena emateko epea ikasturtearen hasierara arte egongo da zabalik, plazak bete ezean. Izen-emate orria, curriculum vitaea eta kuota ordaindu izanaren frogagiria posta elektronikoz bidali beharko dira, urriaren 15a baino lehen. Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sariaren lehiakide hautatuei, hogei lagun guztira, azaroaren 1etik aurrera emango zaie informazioa.
Tailerrak
Topaketako tailerrak Bilbao Musikaren egoitzan egingo dira urtarrilaren 10etik 12ra, 17: 00etatik 19: 30era, eta zuzendaritza munduan interesa duten guztiei zuzenduta daude. Izena emateko epea irailaren 12tik aurrera izango da, plazak bete arte. Tailerren izen-ematea eta abonua Bilbao Musikaren webgunearen bidez egin beharko dira.

