Bilbao Distrito Jazz egitarauaren XII. ekitaldia hasiko da ostiralean

Bilbao Distrito Jazz egitarauaren XII. ekitaldia hasiko da ostiralean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbao-distrito-jazz-egitarauaren-xii-ekitaldia-hasiko-da-ostiralean/@@download/image/20113103612Distrito_Jazz.jpg
2012/12/13
berria
Bilbao Distrito Jazz egitarauaren XII. ekitaldia hasiko da ostiralean
Guztira sei emanaldi programatu dituzte martxoko eta apirileko ostiraletarako, guztiak 20:00etatik aurrera. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaina Jazz Club-ekin batera, jazz garaikideenaren aldeko apustua egin du aurten eta, bertan izango diren artisten artean, Eric Alexander saxofoi jotzailea eta Sara Serpa abeslaria dira azpimarragarrienetakoak. Bestalde, bertako jazza Leioa Big Band taldeak ordezkatuko du amaiera ekitaldian.

XII. Bilbao Distrito Jazz honen kartela osatzeko sei emanaldi programatu dituzte. Begoñako eta Otxarkoagako udaltegietan, Solokoetxe institutuko ekitaldi aretoan, Bidebarrietako liburutegian eta Sarrikon dagoen Juan Crisostomo de Arriaga musika kontserbatorioan izango dira.
Datorren honetan hasi –martxoaren 11n–, eta hurrengo bost ostiraletan ere jazz garaikideenaren ordezkariak helduko dira Bizkaiko hiriburura. Orotara, hainbat estilotako nazioarteko bost bandak hartuko dute parte, eta bertako batek ere bai: Leioa Big Band.
Emanaldietarako sarrera librea izango da, baina kopuru aldetik mugatua.
Ingo gehiago: www.bilbao.net

Martxoak 11: Marcio Scholten Group (Begoñako Udaltegian, 20:00etan)
Marzio Scholten talentu handieneko jazz jotzaileetakotzat hartzen da, eta, horrez gain, Herbehereetako konposatzaile moderno garrantzitsuenetakoa da. 2010ean argitaratutako World Of Thought diskoa aurkeztuko du Bilbon. Emanaldia

Martxoak 18: Eric Alexander Quartet (Sarrikoko J.C. Arriaga musika kontserbatorioan, 19:00etan)
Illinoisen jaiotako musikaria, azken urteetan sortutako saxofoi jotzaile handienetakotzat hartzen da mundu osoan. Eric Alexanderrek, Hank Mobleyen, Dexter Gordonen, Sonny Stitten eta George Colemanen lanetan oinarritutako musika hizkuntza erabiltzen du, soinu zabalarekin eta bere belaunaldiko musikarien artean oso ohikoa ez den agintaritzarekin. Emanaldia

Martxoak 25: Bruce Saunders gitarra jotzailea (Atxuriko Arte Sakratuko museoan, 20:00etan)
Nazioartean ospe handia duen gitarra jotzaile eta konposatzailea izateaz gain, Bruce Saunders Bostoneko Berklee College of Music ezaguneko irakasle ere bada 1992. urtetik.

Apirilak 1: Sara Serpa Quartet (Bidebarrietako liburutegia, 20:00etan)
Abeslari eta konposatzaile portugaldarra New Yorken bizi da une honetan. Sara Serpa Lisboako Musika Kontserbatoriora sartu zen, pianoa eta kantua ikasteko, eta bertan ezarri zuen bere musika hiztegiaren oinarria. Hitzik gabeko musika abestea, ohiko scat teknikatik haraindi, bere sorkuntza estiloaren parte ere bada.

Apirilak 8: Arthur Kell Quartet (Solokoetxeko Institutua, 20:00etan)
Baxu jotzaile eta konposatzaile hau New Yorkeko jazzaren egungo panoramako ahotsik berezienetakoa da. Azken hogei urteetan, mundu osoko jazz musikari garaikide garrantzitsuenekin jo du.

Apirilak 15: Leioa Big Band (Otxarkoagako Udaltegian, 20:00etan)
2007an Leioako musika kontserbatorioan sortu zen taldea da. Hainbat estilo lantzen dituzte, swing-etik funk-eraino, baladak eta bossa novak barne. 2010ean, Doctor Deseo taldearen azken lanean hartu zuen parte.