Bikoteka jolasteko bikainak diren lau bideojoko

Bikoteka jolasteko bikainak diren lau bideojoko Izan zure lagun minarekin edo bikotearekin, batzuetan zaila da planen monotonian ez erortzea: zinemara joan, afaltzera, paseatzera… probatu al duzu eguna bideojokotan jolasten igarotzea? Nintendo Switch-a baduzue, elkarrekin dibertitzeko lau bideojokoren gomendioa duzue hemen: has dadila partida! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bikoteka-jolasteko-bikainak-diren-lau-bideojoko/@@download/image/pexels-pavel-danilyuk-7776215.jpg
2024/04/12
Izan zure lagun minarekin edo bikotearekin, batzuetan zaila da planen monotonian ez erortzea: zinemara joan, afaltzera, paseatzera… probatu al duzu eguna bideojokotan jolasten igarotzea? Nintendo Switch-a baduzue, elkarrekin dibertitzeko lau bideojokoren gomendioa duzue hemen: has dadila partida!
Bikoteka jolasteko bikainak diren lau bideojoko

MARIO KART
Lehena Mario Kart da. Modaz sekula pasatzen ez den klasikoa. Mario Kart-en helmugara lehenago zein iritsiko den apustuak egin ditzakezue: izan liteke bikoteka, hirunaka, launaka… gainera, bideojoko honek pertsonaiak eta autoak azken detaileraino pertsonalizatzeko aukera eskaintzen du!


IT TAKES TWO
Bigarren proposamena It takes two da. Plataformen zaleak bazarete, hau zuen jokoa da. Joko kolaboratiboa da, eskuz eskuz lan egin beharko duzue amaierara iristeko. Bideojoko honetan bi pertsonaiek aldi berean egiten dute aurrera eta bidean, hurrengo mailara igarotzeko, puzzle konplexuak ebatzi beharko dituzue. TikTok-en joko hau izugarri ezaguna egin da, zure lagun edo bikotearekiko duzun konfiantza maila kalkulatzeko ariketa bikaina baita!


ANIMAL CROSSING
Hirugarren gomendioa ere klasiko bat da. Animal Crossing aukera bikaina da erlaxatzeko. Uharte berean bi pertsonaiak kokatuz gero elkarrekin paseatzeko aukera duzue, elkarri arropa aukeratzekoa, museoetara joatekoa… bai, mundu errealean egiten duzuen bezala, kasu honetan ordea, jokoak online jokatzeko aukera ere badu, eta beraz, ez duzu gela berean egon beharrik ere. Eguraldi txarra egiten duenetarako paregabea!


LEGO HARRY POTTER
Gure azken gomendioa Lego Harry Potter da. Ez da beharrezkoa Harry Potter Legacy-ren azken bertsioa edukitzea azti famatuaren unibertsoan murgiltzeko. Nintendo Switch-eko dendan joko zaharren hainbat eskaintza aurkituko dituzu, horien artean Lego-ren hau. Oso entretenigarria da eta kolaborazio modua ere badu. Bideojoko honetan Ron, Harry edo Hermione izatea aukeratu dezakezue Hogwarts-en zehar ibiltzeko. Onenak irabaz dezala!