Bikotea eta sexualitatea (II)

Bikotea eta sexualitatea (II) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bikotea-eta-sexualitatea-ii/@@download/image/69p15_1365097269.jpg
2006/12/01
erreportajea
Gaztezulo
Bikotea eta sexualitatea (II)
Jakin beharreko beste 23 kontu

24  Adarrak?: Ohiko bikotetik at, harreman sexualak izatea.

25  Antisorgailu metodoak:
Haurdunaldiak ekiditeko metodoak. Bikote bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen direnak, horiexek izaten dira eraginkorrenak. 

26  Alu jana:
Bikotekide batek besteari alua miazkatu, txupatu edo laztantzea.

27  Arriskuak:
Haurdun gelditzeko arriskua, minaren arriskua, praktika sexual batzuen bitartez gaixotasunak trasmititzeko arriskua… Horrelakoak bakarrik besteei gertatzen zaizkiela uste baduzu, oso oker zabiltza! Erne ibili.

28  Beldurra, zertarako?
Ipurdia ukitzeko, lehen musua ongi emateko, "zurekin irtengo nitzateke esateko", alua jateko, lehenengo sarketa ongi egiteko, bakarrik gau baterako dela esateko… Batzutan, bestearen erreakzioak ikaratu egiten gaitu, epaituko ote gaituzten beldurrez. Gure ondokoak ez epaitzeak lagundu egingo gaitu; hori gauza ziurra da. Ez inor epaitu, beraz.

29  Bikotea izatearen presioa!
Sistema honetan, bikotea izatea lehen mailako beharra bilakatu da. Askotan, ahaztu egiten zaigu beste bizimolde batzuk posible direla.

30  Elkarbizitza:
Elkarbizitza gatazka sortzailea da. Gatazka horiek gainditzeko, tresna ugari ditu bikote bakoitzak.

31 Felazioa/zakil jana:
Bikotekide batek besteari zakila mihazkatu, txupatu edo laztantzea.

32  Gustu ezberdinak…
Antzerkira joatea, ipurditik ematea, kirola egitea, masturbatzea, irakurtzea… Besteen desirak besteenak dira; ez ahaztu, zure desirak zeintzuk diren.

33  Sexu harremanak:
Pertsonon artean izaten ditugun harreman guztiak, sexualak dira. Izaki sexuatuak izanik, ezin ditugu sexualak ez diren harremanak izan.

34 Haurdun geratzeko aukerak:
Hilerokoaren zikloak erakutsiko digu, noiz dugun haurdun gelditzeko aukera gehien. Hala ere, haurdunaldiak haurdunaldi, ohiko bikotea ez den norbaitekin sexu harremanak izan ezkero, beti preserbagailua erabiltzea da onena. Arrisku oro sahiesteko modu onena da.

35  Homo-hetero bikoteak:
Bikote mota ezberdinak. Bikote homosexualak, sexu bereko bi pertsonez osatuta daude; eta heterosexualak, ordea, sexu ezberdineko bi pertsonez.

36  Jolas erotikoak? 
Nahi adina jolas erotiko asma ditzakezu. Imaginazioa erabiliz ge-ro, baietz sekula inon ikusi eta entzun gabeko jolas hori asmatu!

37  Konpromisoak:
Bikote batean, konpromisoak idatzizkoak, ahozkoak edo inplizituak izan daitezke. Kontuz, inplizitu horiekin: uste gehiegi, gauza onerako!

38  Komunikazioa:
Elkar ulertzeko era asko ditugu: hitzen bitartez, sentsazioen bitartez, gorputz adierazpenaren bidez...

39  Krisialdiak:
Bikotearen bigarren, hirugarren edo laugarren urteko krisialdia: bikote guztietan gertatzen den afera. Krisialdien kantitateari baino, hauek askatzeko kalitateari begiratu behar zaio; izan ere, krisiei aurre egiteko baliabide garrantzitsuak ditugu.

40  Hizkuntz ezberdinak?
Neskek ez dakitela mapak interpretatzen, eta mutilek, auskalo zer? Sexuen artean komunikazio zailtasunak izaten ditugu, eta gauza bera gertatzen da sexu bereko bikoten artean. Aintzakia honek ez digu balio.

41  Maitasuna:
Mina, poza, enpatia, gertutasuna, pena, gorrotoa, haserrea… Sentimendu saltsa honek, pertsonen arteko harremanak areagotzen ditu.

42  Masturbazioa:
Banaka, bikoteka eta taldeka egin daiteken jolas erotikoa.

43  Sartu, sartu…
Txortan egin, ipurditik eman, kontsolagailua sartu, atzamarrak sartu... sartu, sartu, sartu... sartzearekin obsesionaturik ote gaude?

44  Urgentziazko antisorgailua:
Ezustekoetan (preserbatiboa hausterakoan…), haurdunaldiak ekiditeko antisorgailua da. Ez da metodo bat, urgentziazko antisorgailua baizik.

45  Zailtasunak?
Hitz totelka aritzea, zakila ezin tentetzea, desirarik eza, isurketarik eza, urduritasuna, aluko minak... Baliteke, zuk horrelako bizipenen bat izatea, eta bizipen hori zure harremanetan zailtasun bilakatu izana. Inguruan sexologoren bat izango duzu, eta ziur hark lagun zaitzakeela.

46  Zeloak:
Dugun hori galtzeko beldurra. Ahaztu egiten zaigu ez garela inorren jabe (eta, era berean, inor ez dela gure jabea), eta askotan, pertsonak geureganatzeko grina izaten dugu. Hala ere, beldur honek bizirik gaudela esan nahi du.