Bikote kidea eta lagunak

Urte hauetan koadrilakoekin ibili izan zara uneoro, baina bikote kidea duzu orain. Nola moldatu harreman ona mantentzeko guztiekin? Zure adiskide guztiek dute neska- edo mutil-laguna. Zer asmatu bizitza sozial oparoagoa edukitzeko?
Bikote kidea duzu orain eta berarekin egon nahi duzu beti, uneoro. Maiteminduta bazaude, hori gerta dakizuke, hori senti dezakezu. Normala da betiko lagunekin ohi baino denbora gutxiago pasatzea, baina haiek guztiz alboratzeak asko pobretu dezake zure bizitza, beraz, adi!
Izan ere, adiskide bakoitzarekin partekatzen duzuna berezia da, eta orain nahiz gero beharko duzu harreman hori, haiek ere zu behar zaituzten moduan. Baliteke une honetan zure denbora guztia maiteminduta zauzkan neska edo mutil horri eskaintzea izatea erosoena, baina denborarekin oso zoritxarreko sentitzera hel zaitezke lagunak galtzeagatik. Horregatik, ez utzi denbora gehiegi pasatzen koadrilakoak zer moduz dauden edo zertan dabiltzan jakin gabe.
Bakoitzak bere planak bere aldetik egitea oso aberasgarria izan daiteke, berriz ere bikote kidearekin elkartzen zarenean makina bat gauza edukiko duzue-eta elkarri kontatzeko. Hala denean, bakoitza bere aldetik zabiltzatenean, saiatu topera disfrutatzen eta ez zaitez, adibidez, lehenago etxeratu; lagun interesgarriak egin ditzakezu oraindik! Bestalde, ez zaitez tematu beregan gehiegi pentsatzen eta ez iezaiozu, adibidez, uneoro telefonoz deitu; kontrolatua senti daiteke. Konfiantza osoa edukitzea eta zure falta sumatzeko aukera eskaintzea osasungarria izan daiteke, oso. Beste aukera bat da zure mutil- edo neska-lagunaren koadrilarekin ere planak egitea; edo alderantziz. Konbinazio polita da, txandaka egin dezakezue!
Egiten duzuen moduan egiten duzuela ere, beti gogoan izan oraingo bikote kidea ez dela, agian, etorkizunekoa izango, maitasun istorioak amaitu egiten direla alegia. Aukera hori kontuan hartu eta, beraz, ez utzi gustuko kirola egiteari edo betetzen zaituen jarduera horri denbora eskaintzeari. Zaletasunek aberastu egiten gaituzte eta, gainera, sarritan erakargarri bihurtzen gaituzte bikote kidearen begietan.
Zuk ez bezala, zure lagunek bikote kidea dute
Eta, ondorioz, lehen baino denbora gutxiago pasatzen dute zurekin. Baliteke amorrua sentitzea maiz, edo jeloskor jartzea. Zu beren lekuan bazina beste modu batera jokatuko zenukeela pentsatzen duzu seguru aski, baina hori aurreikustea oso zaila da eta, beraz, saia zaitez euren jokabidea ulertzen. Norberaren jarrera oso garrantzitsua da eta, zentzu horretan, akaso lagungarria gerta dakizuke Woody Allenen Melinda & Melinda filma ikustea.
Lagunek euren bikote kideekin batera ateratzeko gonbidapena luzatzen badizute, aprobetxatu eta esan baietz. Hura ez ezik, haren lagunak ere ezagutzeko aukera polita da. Bestela, halakorik suertatzen ez bada, zuk zeuk sor ditzakezu harreman berriak hasteko baldintzak kirol talderen batean parte hartuz edo elkarteren batean boluntario sartuta. Bide berriak urratzeko eta esploratzeko unea iritsi zaizu akaso; ausardia apur batek eta jarrera baikorrak aurrera egiten lagunduko dizute.